Elgoibarren amaituko da "osasuna eta eskubideak" eskatuz Gipuzkoan zapatuan egingo duten auto karabana

Barren.eus 2020ko urr. 30a, 13:45

Osasuna eta Eskubideak plataformak deituta, auto karabana egingo dute zapatuan Gipuzkoako hainbat herritan barrena, "osasuna eta eskubideak" eskatuz. Elgoibarren amaituko dute manifestazioa.

COVID-19 gaitzak ekarri duen egoeraren aurrean, salatu dute ez daudela ados hartu diren hainbat erabakirekin, "Erabat desproportzionalak eta justifikatu gabeko neurriak" direla uste dute, eta eztabaida zientifikoa eskatu dute, beste hainbat aldarrikapenekin batera: PCR testaren errebisio zientifikoa, maskarillen eraginkortasun eza, herritarren eskubideen urraketa edo poliziaren errepresioa gelditzea. Kazetarientzako mezua ere zabaldu dute, informazioa kontrastatzeko eskatu dute, eta bertsio ofizialetik kanpo dauden adituen iritziak argitaratzeko.

 • Auto karabana, bi bloketan
Zapatu honetan, urriaren 31n egingo duten manifestazioan, bi bloke desberdinetan banatuko dira eta auto karabanak Arrasatetik eta Hernanitik aterako dira 09:30etan. Zumaian elkartuko dira bi blokeak 11:50 aldera. Zestoa, Azpeitia eta Azkoitiatik igarotakoan, Elgoibarren amaituko dute manifestazioa, 13:30ean.

Era honetako beste protesta ekitaldi bat ere egin zuten joan den irailaren 26an, eta Arantzazuraino joan ziren auto karabanan. Deialdi haren berri emateko Bilbon egindako agerraldi batean egin zuen aurkezpena Osasuna eta Eskubideak izeneko taldeak.

2020 10 30 karabana manifa kartela