Arrisku-taldeetatik kanpo dauden pertsonek hitzordua eskatu beharko dute gripearen aurkako txertoa hartzeko

Barren.eus 2020ko urr. 28a, 14:39

Arrisku taldeetakoak ez diren pertsonek gripearen aurkako txertaketa kanpainaren hirugarren fasean jasoko dute txertoa, urriaren 31tik aurrera. Herritarrek hitzordua eskatu ahalko dute dagokien osasun-zentroan.

65 urtetik gora dituzten, patologia kronikoren bat duten edo haurdun dauden herritarrek, alegia, arrisku-taldeetakoek, urriaren 13az geroztik ari dira gripearen aurkako txertoa hartzen. Mendaron kontsultategian eman dituzte txertoak eta Elgoibarren Jubilatuen Biltokian, Osakidetzaren saretik kanpo ere egokitu baitituzte guneak txertaketak segurtasunez emateko. Beste berritasun bat ere izan da, Osakidetzak berak eman baitie hitzordua txertoa hartu dutenei. Egunero 160 lagun inguru igaro dira, batez beste, Jubilatuen Biltokitik, 2.000 bat lagun inguru kanpainaren fase honek iraun duen egunetan.

Hirugarren fasea urriaren 31n hasiko da, eta arrisku taldeetakoak ez diren pertsonek hartu ahal izango dute txertoa, dosiak amaitzen diren arte. Osakidetzak jakitera eman duenez, guztira 558.000 dosi dituzte, iaz baino heren bat gehiago, eta bi milioi euroko inbertsioa egin dute. Txertoa hartu nahi duten herritarrek hitzordua eskatu beharko dute dagokien osasun-zentroan:

2020 10 26 gripearen txertoa elgoibar jubilatuen biltokian 3

∞Lotura duten albisteak: