Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 10 16 pcr proba azpeitia uztarriaElgoibarren hamabost positibo baieztatu dituzte azken 24 orduetan eginiko PCR probetan. Astelehenetik eguenera 25 kasu berri atzeman dituzte, eta intzidentzia tasa 500era ailegatu da. Mendaron bi kasu baieztatu dituzte azken lau egunetan.

Euskal Autonomia Erkidegoan 11.263 PCR egin zituzten atzo, urriak 15, eta 828 kasu baieztatu zituzten: 370 Gipuzkoan, 329 Bizkaian, 116 Araban eta 8 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Pandemiaren hasieratik erregistratutako bigarren zenbateko handiena da; positiboek abuztuaren 28an jo zuten goia 866 kasurekin –atzo baino 38 gehiago–. 

Debabarrenean ere gora egin dute positiboek, 51 atzeman baitzituzten atzo, aurreko egunekoak bikoiztuz. Elgoibarren ere inoiz baino kasu positibo gehiago erregistratu zituzten atzo, 15 kasu egun bakarrean.
 • Intzidentzia tasa altua Elgoibarren; semaforoa gorrian
Jaurlaritzako Osasun Sailak adierazi du hainbat herritan intzidentzia tasa altua erregistratu dela azken bi asteetan. Hori dela-eta, datuak ematerakoan horiz, laranjaz eta gorriz markatu ditu intzidentzia tasarik altueneko herriak. Udalerriak COVID-19aren semaforoaren arabera sailkatzen hasi da Osasun Saila, Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa gurera egokituz. Koloretako semaforoak COVID-19ak Euskadiko 5.000 biztanletik gorako udalerrietan izandako eragina aztertzen du. Zehazki, azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatzen ditu udalerriak. Elgoibarrek, azken orduetako 15 positiboak batu eta gero, 100.000 herritarreko 500,65eko intzidentzia tasa dauka une honetan, eta gorriz markatuta ageri da herrien zerrendan. Zortzi herri daude Gipuzkoan semaforo gorriarekin: Azkoitia (975,89), Azpeitia (943,21), Ordizia (712,14), Besaian (680,08), Astigarraga (631,07) Tolosa (586,40) Zumarraga (563,12) eta Elgoibar (500,65)
Bizkaian bi herri daude gorriz markatuta, Durango eta Lekeitio.
Mendaron ere altua da intzidentzia tasa, 701ekoa. Asteon, astelehenetik eguenera, bi kasu berri atzeman dituzte. Gainera, Mendaro Ikastolako seigarren mailan dauden bi ikasgeletako bat konfinatuta dago.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 40 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 50 pertsona ZIUn daude.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza