Osakidetzak 11 kasu positibo hauteman ditu azken lau egunetan Elgoibarren, eta bost Mendaron

Barren.eus 2020ko urr. 13a, 14:16

Osasun Sailak gaur, martitzena, eman ditu jakitera herriz herrikako PCR proben emaitzak. Elgoibarren 11 kasu positibo hauteman dituzte barikutik astelehenera, eta bost kasu berri Mendaron.

Elgoibarren hiru kasu positibo zenbatu zituzten aurreko barikuan, kasu bana zapatuan eta domekan, eta sei kasu atzo, astelehenean eginiko PCR probetan. Mendaron, bost kasu positibo hauteman dituzte azken lau egunetan: kasu bana barikuan eta zapatuan, bi domekan eta bat astelehenean. 100.000 biztanleko hamalau eguneko tasak, behera egin du apur bat Elgoibarren, eta 379,80koa da tasa (aurreko barikuan 405,70ean zegoen). Mendaroko tasak, aldiz, gora egin du. 654,51koa da orain, eta 420,76koa zen duela lau egun. Hori bai, I(D)/I(D-7) intzidentzia tasaren arrazoiak behera egin du Mendaron: 9koa izatetik 2,80koa izatera. Datu honek kasu berrien intzidentzia tasa adierazten du.

Debabarrenean 92 positibo zenbatu dituzte barikutik astelehenera. Positibo berri gehienak Eibarren (35), Ermuan (30) eta Elgoibarren (11) atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, barikuan 10.261 PCR proba egin zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta horietatik, 584 (%5,7) izan ziren positiboak, 236 Gipuzkoan, eta 26 Debabarrenean. Zapatuan, 9.939 PCR proba egin zituzten, eta 584 (%5,9) izan ziren positiboak, 255 Gipuzkoan, eta 16 eskualdean. Domekan, 6.870 PCR egin zituzten, 363 (%5,3) izan ziren positiboak, 150 Gipuzkoan, eta 21 Debabarrenean. Atzo (astelehena), 6.763 proba egin zituzten, eta, horietatik, 529 (%7,8) positiboak izan ziren, 224 Gipuzkoan, eta 29 Debebabarrenean.

∞Lotura duten albisteak: