Elgoibarko Emakumeen Etxea elkarrekin diseinatzeko hasitako prozesuaren diagnosia aurkeztuko dute gaur

Barren.eus 2020ko urr. 7a, 10:12

Elgoibarko Udalak Elgoibarko Emakumeen Etxea elkarrekin diseinatzeko prozesua abiatu zuen udan. Lehen liburutegia zegoen lokalean zabaldu nahi dute baina herritarrekin batera diseinatu nahi dute espazio hori. Orain arte jasotako ekarpenekin osatu duten diagnosia aurkeztuko dute gaur, Aita Agirren.

Aita Agirre kulturguneko areto nagusian egingo dute diagnosiaren aurkezpena, gaur, hilak 7, 18:30ean. Aforoa mugatua izango dela-eta, aurrez izena eman behar dute diagnosian jasotako ondorioak ezagutu nahi dituztenek, honako helbidean: labur.eus/ElgoibarkoEmakumeenEtxea

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko gauza asko antolatzen zirela ikusita, herrian erreferentziazko gune bat behar zela pentsatu zuten Elgoibarko Udaleko arduradunek, emakumeen kezkei, nahiei eta erronkei bidea emateko gune bat, Maialen Gurrutxaga zinegotziaren berbetan. "Uste dugu gaur leku ezberdinetan egiten diren ekintzak zentralizatzeak herriko elkarte eta eragile ezberdinen arteko harremanak indartzeko balioko duela. San Frantzisko kaleko 21. zenbakian zabalduko dugu lokala, lehen liburutegia zegoen lekuan, baina espazio haren erdia hartuko du", azaldu zuen Gurrutxagak BARRENi emandako elkarrizketan.

2020 10 07 elgoibar emakumeen etxea diagnosia aurkezpena marrazkia qr

 ∞Lotura duten albisteak: