Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 10 06 PCR proba 3 tokikom 700x700 Asteburuko datuekin alderatuta (barikutik domekara 38 kasu hauteman zituzten), azken orduetan gora egin du Debabarrenean hautemandako kutsatuen kopuruak. Osasun sailak 26 positibo berri atzeman zituen atzo eskualdean, horietako bost Elgoibarren eta hiru Mendaron.

Osasun Sailak adierazi duenez, 7.424 PCR proba egin zituzten atzo (urriak 5), eta, horietatik, 336 Covid19 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 52 Araban, 168 Bizkaian, 112 Gipuzkoan eta 4 EAEtik kanpo bizi diren pertsonetan. Hona Debabarrena eskualdeko datuak, herriz herri:

  • Ermua 7
  • Elgoibar 5
  • Eibar 5
  • Mutriku 4
  • Mendaro 3
  • Deba 1
  • Mallabia 1
  • Debabarrena 26

Atzo 33 pertsona ospitaleratu zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta gaur egun, 240 lagun –herengun baino bost gutxiago– daude hiru lurralde horietako erietxeetan, "koronabirusa tarteko". Horietatik 56 daude Zainketa Intentsiboen Unitatean (ZIU) –herenegun baino hiru gutxiago–. Oinarrizko birsorkuntza tasa edo RO indizea 0,95 da.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza