Debabarrenean 373 positibo zenbatu dituzte irailean

Barren.eus 2020ko urr. 1a, 16:17

Irailean abuztuan baino Covid19 kasu gutxiago atzeman dituzte Elgoibarren, 94 izan ziren abuztuan eta 54 irailean, azken hirurak atzo eginiko PCR probetan. Mendaron ere gora egin dute, abuztuan 5 zenbatu zituzten eta 14 joan berri den irailean. Eskualdean 373 koronabirus kasu hauteman dituzte irailean.

Debabarrenean 373 koronabirus kasu (ofizialki bermatuak) hauteman dituzte irailean. Hona, herriz herri:

  • Eibar: 128
  • Deba: 79
  • Ermua: 56
  • Elgoibar: 54
  • Soraluze: 27
  • Mendaro: 14
  • Mutriku: 14
  • Mallabia: 1

Elgoibarri dagokionez, positibo metatuen kopuruak gorabeherak izan ditu azken hiru hilabeteetan. Uztailean 23 kasu atzeman zituzten, 94 positibo abuztuan eta 54 irailean. Iraileko azken hiru kasuak atzo, irailaren 30ean, eginiko PCR probetan atzeman zituzten.
Mendaron 14 kasu zenbatu dituzte irail osoan, abuztuan baino bederatzi gehiago.

2020 10 01 koronabirusa datuak grafika iraila eta kitto eibar • 608 positibo Hego Euskal Herrian
EAEn, 10.969 PCR proba egin zituen Osasun Sailak atzo, eta 385 lagunek eman zuten positibo; proba egin zutenen %3,5ak, hain zuzen. Lurraldeen arabera, Gipuzkoan baieztatu dituzte kasu gehien aspaldiko partez: 175 kasu guztira. Bizkaian, aldiz, 138 kasu berri zenbatu dituzte eta 63 Araban. Hiru lurralde horietatik kanpo bizi diren beste bederatzi kasu ere atzeman ditu, ordea, Osasun Sailak.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erietxeetan 245 pertsona daude ospitaleratuta; horietatik 55 daude Zainketa Intentsiboen Unitatean (ZIU), Osasun Sailaren arabera,"COVID-19aren ondorioz". Atzo, gainera, beste 33 lagun ospitaleratu zituzten. Oinarrizko birsorkuntza tasa edo R0 indizea, azkenik 0,94an dago gaur.

Nafarroan, 3.317 PCR egin zituzten atzo, eta 223 kasu positibo antzeman dituzte, alegia %6,7ak eman du positibo. Horrez gain, hamabi lagun ospitaleratu zituzten Nafarroako ospitaleetan. 214 pertsona daude ospitaleratuta, 26 ZIUn. Santos Indurainek azaldu du Nafarroa osorako neurri murriztaileak ezarriko dituela bihartik.

∞Lotura duten albisteak: