Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 09 21 Covid 19 proba egiten 3 tokikom 700x700Azken orduetan positiboek gora egin dute Elgoibarren. Barikutik domekara bederatzi kasu atzeman dituzte PCR probetan.

 Herriz herrikako asteburuko datuak jakinaraziko ditu Jaurlaritzak, astelehenero legez. Debabarrena eskualdean 46 positibo berri konfirmatu dituzte, barikutik domekara bitartean eginiko PCR probetan. Aurreko asteburuan baino sei gutxiago, 52 kasu atzeman baitzituzten irailaren 11tik 13ra bitartean. Elgoibarren bost kasu positibo baieztatu zituzten barikuan, bat zapatuan eta hiru domekan. Mendaron irailaren 15ean atzeman zuten azken positiboa.

Debabarrenako datuak, irailaren 18tik 20ra:

  • Eibar 15
  • Deba 12
  • Elgoibar 9
  • Soraluze 5
  • Ermua 4
  • Mutriku 1

 

 • Covid-19a ikastetxeetan
Hezkuntza Sailak Euskadiko ikastetxeetan Covi-19k duen eraginari buruzko datuak eguneratu ditu, gaur 12:00ak arteko datuen berri eman dute. Uneotan, Ataba, Bizkaia eta Giouzkoako ikastetxeetan Covid-19k duen eragina honako hau da:

  • Aurrez aurreko eskola jarduera etenda duten ikastetxeak: bat ere ez
  • Orotara 212 ikasgela daude itxita, 132 ikastetxetan.

2020-2021 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 ikasgela ditu guztira (2 urtetik unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntza ondoko mailetaraino). Itxitako ikasgelen kopurua ikasgela guztien % 1,20 da.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza