Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratutako datuen arabera, Debabarrena eskualde osoan hiru positibo atzeman zituzten irailaren 14an, bat Eibarren eta 2 Mendaron. Atzo, irailaren 15ean, berriz, hamahiru positibo atzeman zituzten eskualdean: bost Eibarren, bost Deban, bi Ermuan eta bat Mendaron.
EAEko datuei dagokienez, atzo 9.764 PCR egin ziren eta 459 izan ziren hautemandako positiboak: 237 Bizkaian, 166 Gipuzkoan, 46 Araban eta 10 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Bestetik, 42 izan ziren ospitaleratutakoak, eta egun, 315 pertsona daude EAEko erietxeetan; horietatik 56 ZIUn. Bukatzeko, atzo erregistratutako R0 datua 0,86koa izan zen.
Nafarroan, berriz, 294 kasu positibo atzeman ditu Osasunbideak atzo egindako 2.851 PCR probetan. Atzo, hemeretzi lagun ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietako bat larri, ZIUn. Egun, 143 pertsona daude lurraldean ospitaleratuta, horietatik 11 ZIUn; eta beste hemezortzi etxean, ospitaleekin harremanetan.
∞Lotura duten albisteak:
- Bost positibo baieztatu dira Elgoibarren joan den asteburuan (2020-09-14)
-
Asteburuan zazpi positibo berri zenbatu dituzte Mendaron eta Elgoibarren (2020-09-07)
- Elgoibarren hiru kasu berri eta Mendaron bi azken orduetan (2020-09-04)
- Lau koronabirus kasu atzeman dituzte azken orduetan Mendaron eta bat Elgoibarren (2020-09-03)
- Abuztuan 94 positibo atzeman dituzte Elgoibarren eta bost Mendaron (2020-09-01)
- Beste lau kasu postibo atzeman dituzte Elgoibarren (2020-07-29)