Nolakoa izan da aurtengo ikasturte hasiera gurasoen ikuspuntutik?

Barren.eus 2020ko ira. 10a, 13:04

Sei hilabetean eskola presentzialik jaso gabe egon ostean, astelehenean hasi zuten ikasturtea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren mailara arteko eskola-umeek. Gurasoen iritzia ezagutzeko, Elgoibarko zein Mendaroko hainbat gurasok egindako adierazpenak eta lehen eguneko irudiak batu ditugu honako bideoan.

Ume batzuk pozik itzuli dira eskolara, beste batzuk gogoz kontra, eta gehienak, urduri. Hasi da beraz benetako erronka Hezkuntza komunitatearentzat. Hezkuntza Sailak zehaztu zuen protokoloa, zerrendatu zituen hartu beharreko neurriak paperean, baina ikastetxeetan ahal izan duten eran moldatu behar izan dira. Familiek ere ez dute erraza izan. Azken orduan iritsi zaie aurten oinarrizko informazioa eta burukomin ugari izan dituzte egunerokoa antolatzeko. Ikusi ditugu ikasturtea hasteko desiatzen zeudenak, bai eta zalantzati zeudenak ere, baina gauza bera aitortu dute galdekatutako gehienek: besteetan baino kezka handiagoarekin hasi dutela ikasturtea.

2020 09 10 ikasturte hasiera elgoibar ikastola ikasgelan

2020 09 07 ikasgela herri eskola elgoibar

2020 09 10 ikasturte hasiera elgoibar ikastola jangela

2020 09 10 ikasturte hasiera elgoibar ikastola jolastokia

2020 09 07 ikasturte hasiera herrieskola elgoibar gur

2020 09 07 ikasturte hasiera herrieskola elgoibar gur 1

2020 09 07 ikasturte hasiera herrieskola elgoibar gur 3