Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 07 21 pcr probak Eibarko ospitaleaOsasun Sailaren gaurko txostenak COVID-19aren PCR probetan Elgoibarren ateratako lau positibo berri jaso ditu.

Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, 4.849 PCR proba egin zituzten atzo, uztailak 28, eta guztira 123 Covid19 positibo atzeman zituzten: Araban 13, Bizkaian 62 eta Gipuzkoan 46. COVIDaren ondorioz zazpi pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten lau pertsona daude Zainketa Intentsiboko Unitatean ingresatuta. Bestalde, uztailaren 20tik 26ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta hildako bat egon dela.

Hona hemen atzoko positibo kopurua Debabarreneko herrietan:

  • Elgoibar 4
  • Eibar 14
  • Ermua 2
  • Mutriku 1
  • Soraluze 1

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza