Berdintasuna sustatzen duten proiektuetarako 12.000 euro jarriko ditu Elgoibarko Udalak

Barren.eus 2020ko uzt. 29a, 08:01

Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko helburuarekin sortutako programa eta proiektuak diruz lagunduko ditu Elgoibarko Udalak, Berdintasun Sailaren bidez. Guztira, 12.000 euro emango dituzte dirulaguntzatan.

Lehenengo deialdia zabalik dago dagoeneko eta Elgoibarko elkarteei zuzenduta dago. Deialdi horren barruan 6.000 euro emango dituzte berdintasuna sustatzeko programa eta jarduerak abian jartzeko. Laguntza eskatzeko epea abuztuaren 14ra artekoa da: https://labur.eus/BerdintasunaDirulaguntzakElkarteak.

Era berean, baina, berdintasunaren aldeko programa zehatzak garatzen dituzte Elgoibarko emakumeen elkarteentzako dirulaguntzen deialdia ere zabaldu du Udalak. Beste 6.000 euro banatuko dituzte. Eskaera egiteko, honako beste esteka honetan sartu behar da: https://labur.eus/BerdintasunaDirulaguntzakEmakumeenElkarteak. Eskabideak aurrez aurre tramitatzea nahiago dutenek Herritarrentzako Arreta Zerbitzura jo behar dute (Santa Ana kalea, 2).