Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 07 28 coronavirus foto freepik 1COVID19 kasu bat atzeman zuten atzo Elgoibarren. Debabarrenean 442 positibo atzeman dituzte azken bi asteetan.

Osasun Sailak jakinarazi duenez, 4.148 PCR proba egin zituzten atzo, uztailak 27, eta guztira 130 Covid19 positibo atzeman zituzten: Araban 9, Bizkaian 85 eta Gipuzkoan 35. COVIDaren ondorioz bost pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten lau pertsona daude Zainketa Intentsiboko Unitatean ingresatuta.

Debabarrena eskualdean 28 positibo atzeman zituzten atzo: Eibarren 16, Ermuan 11 eta kasu bat Elgoibarren.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza