Ikur frankistak kenduko ditu Elgoibarko Udalak herriko 30 eraikinetatik

Barren.eus 2020ko uzt. 28a, 10:55

Elgoibarko hainbat etxebizitzetako atarietan eta eraikinetan dauden ikur frankistak kentzen hasiko da Elgoibarko Udala eguazten honetan, uztailaren 29an.

Udalak jakinarazi duenez, herriko 30 eraikinetatik kenduko dituzte ikur frankistak, atari zenbakiaren ondoan dauden ikurrak dira gehienak. Artetxe kalean 2tik 27ra daudenak, eta Iñiguez Karkizao kalean, 1etik 5erakoak eta bertako eraikin batean dagoen plaka handi bat dira kenduko dituztenak. Etxeen jabeei eskutitza bidali diete, jakinaren gainean egon daitezen. Goki Erreformak eraikuntza enpresak egingo ditu ikurrak kentzeko lanak, eta Udalak 4.222 euro bideratuko ditu lanotara.

Hona kenduko dituzten ikur frankistetako batzuen irudiak:

2020 07 28 ikur frankistak elgoibar iñigezkarkizao 4

2020 07 28 ikur frankistak elgoibar iñigezkarkizao atarian

2020 07 28 ikur frankistak elgoibar iñigezkarkizao 2

∞Lotura duten albisteak: