Lau Covid19 kasu atzeman dituzte asteburuan Elgoibarren

Barren.eus 2020ko uzt. 27a, 12:36

Barikutik domekara lau koronabirus kasu atzeman dituzte Elgoibarren, PCR probetan.

 Herriz herriko asteburuko datuen berri eman du gaur goizean Jaurlaritzako Osasun Sailak. Elgoibarren bi koronabirus kasu atzeman zituzten barikuan eta beste bi zapatuan. Atzo, berriz, ez duten kasu berririk hauteman. Mendaron ere ez dute positiborik egiaztatu barikutik hona.
Debabarrena eskualdeari dagokionez, baieztatutako positiboen kopuruak behera egin du apur bat, kutsatu gehien hauteman dituzten bi herrietan bereziki, Eibarren eta Ermuan. Eibarren 13 kasu atzeman zituzten barikuan, 18 zapatuan eta hiru baino ez domekan. Ermuan, berriz, 12 barikuan, 13 zapatuan eta 8 domekan. Soraluzen eta Mutrikun bina kasu berri atzeman dituzte azken hiru egunetan, eta kasu bat Mallabian.

∞Lotura duten albisteak: