Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 07 20 autoak ilara PCR probak eibar ospitala etakittoBi COVID19 kasu berri atzeman zituzten atzo Elgoibarren eta kasu berri bat Mendaron.

Debabarrena eskualdean atzemandako koronabirus kasu positiboen kopuruak ez du behera egiten. Atzo egindako PCR probetan 39 kasu berri atzeman zituzten (40 izan ziren aurreko egunean). Horietatik bi Elgoibarren hauteman dituzte eta beste bat Mendaron.

Debabarrenean uztailaren 23an eginiko PCR probetan COVID19 kasuak:

  • Ermua 19
  • Eibar 17
  • Elgoibar 2
  • Mendaro 1

Osasun Sailak jakinarazi duenez, 4.424 PCR proba egin zituzten atzo, uztailak 23, eta guztira 136 koronabirus kasu berri atzeman zituzten: Araban 13, Bizkaian 86 eta Gipuzkoan 35. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 2 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 3 pertsona ZIUn daude.

 ∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza