Santa Ana eguneko meza ikastolako patioan egingo dute domekan Mendaron

Barren.eus 2020ko uzt. 24a, 10:17

 

"COVID-19aren kontu honekin, gehienez 65 lagun sartu daitezke orain Elizan, eta horregatik, herriko zaindariaren aldeko meza lekuz aldatzea erabaki dugu", jakinarazi du parrokoak. Normalean, Santa Anako ermitan ospatu ohi dute Santa Ana eguneko meza, eta berezia izan ohi da egun hori mendaroarrentzat. Garagartzatik prozesioan eramaten dute Santa Anaren irudia herritarrek Santa Ana ermitaraino, atzetik udal korporazioa dutela. Aurten, baina, ez da prozesiorik izango. Autoz eramango dute herriko zaindariaren irudia ikastolako patiora.

2020 07 24 Santana prozesioa