Kasu berririk ez Elgoibarren, baina ugari bailaran

Barren.eus 2020ko uzt. 22a, 12:57

Joan diren sei egunetako joera eten, eta azken orduetan ez dute Covid19-az diagnostikatutako kasu berririk atzeman Elgoibarren; bai, aldiz, Debabarrenan, 51 kasu berri guztira.

Osasun Sailak jakinarazi duenez, 4.911 PCR proba egin zituzten atzo, hilak 21, eta guztira 111 koronabirus kasu berri atzeman zituzten: Araban 7, Bizkaian 67 eta Gipuzkoan 37. Bestetik, 3 lagun ospitaleratu zituzten, eta erregistratu den azken R0 datua 1,71koa da.

Uztailaren 12tik 19ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ez dela Covid19 bidezko heriotzarik izan, zuzeneko kausa gisa, nabarmendu dute Osakidetzako arduradunek.
Elgoibarren sei egun jarraian generamatzan kasu positiboekin, baina atzokoan ez zuten bakar bat ere hauteman. Mendaron ere hilabeteak dira kasu berririk atzeman ez dutela
Debabarrenan, aldiz, kasu berri ugari atzeman dituzte azken 24 orduetan. Hona uztailaren 21eko datuak, herriz herri:

  • Ermua 28
  • Eibar 14
  • Deba 5
  • Soraluze 2
  • Mutriku 1
  • Mallabia 1

∞Lotura duten albisteak:

2020 07 22 koronabirus debabarrena grafikoa uztailak22 etakitto