Hiru kasu berri baieztatu dira Elgoibarren

Barren.eus 2020ko uzt. 21a, 12:07

PCR probek hiru koronabirus kasu berri atzeman zituzten atzo, uztailak 20, Elgoibarren. 15 positibo erregistratu dituzte uztailaren 11tik hona.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, 3.682 PCR proba egin zituzten atzo, eta, horietatik, 90 positiboak izan ziren: 5 Araban, 63 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan, eta bi Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan (Bezperan, 114 ziren).

COVID19aren ondorioz lau pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten bi pertsona ZIUn daude.

 • Debabarrenan 29 kasu, atzo
Debabarrena eskualdean 29 dira atzo, hilak 20, atzemandako kasu positibo berriak: 13 Ermuan, 10 Eibarren, hiru Deban eta Elgoibarren erregistratutako hirurak.

Debagoienan hobera egin du egoerak, asteburuko datu kezkagarrien ostean, eta azken 24 orduetan ez dute positiborik hauteman.

∞Lotura duten albisteak: