Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 07 17 pcr original 1200x800 tokikom 700x700Udalerrien araberako kasuen berri eman du gaur Osakidetzak. Debabarrenan asko ugaritu dira koronabirus kasu positiboak eta asteburuan Gipuzkoan atzemandako kasu gehienak gure eskualdekoak dira une honetan. Elgoibarren kasu berri bat atzeman zuten barikuan, hiru zapatuan eta bi domekan.

Eibarren test masiboak egin dituzte herritarrek eta kasu positibo berri asko detektatu dituzte. 11 kasu atzeman zituzten barikuan, uztailaren 17an, 21 kasu zapatuko emaitzetan eta 24 kasu domekan. Era berean, Ermuan ere izugarrizko gorakada izan dute atzemandako kasuek, 77 kasu berri barikutik domekara. Zapatuari dagozkion datuetan 48 kasu berri. Eskualdeko datuekin jarraituz, Soraluzen 6 kasu berri atzeman dituzte azken hiru egunetan, eta kasu bat gehiago Deban.

Atzo, hilak 19, 3.560 PCR proba egin zituzten, eta Jaurlaritzak emandako datuen arabera, 114 lagunek eman zuten positibo: 6 Araban, 45 Bizkaian eta 63 Gipuzkoan (Bezperan, 197 ziren). Ospitaleen egoera dela eta, COVIDa duen pertsona bat solairuan ospitaleratu zen atzo, eta Covid19a duten 2 pertsona ZIUn daude.

∞Lotura duten albisteak:

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza