Anbulatorioko murrizketen kontra egiteko erreklamazio orriak betetzeko deia egin diete herritarrei

Barren.eus 2020ko uzt. 16a, 16:19

Gaurgeroa-Duintasuna pentsiodunen taldeak anbulatorioko murrizketen kontrako mobilizazioak hasi ditu, eta orain, erreklamazio orriak betetzeko deia egin diete herritarrei.

Anbulatorioan bertan eskatu daitezke inprimakiak, eta bertan, 24 orduko arreta zerbitzua berriro indarrean jartzeko deia egin dute elkarteko arduradunek, herriko hainbat eragilerekin batera.

∞Lotura duten albisteak: