Hauteskunde egunaren jarraipena egingo du gaur iluntzean BARRENek

Barren.eus 2020ko uzt. 12a, 13:05

Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-eguna dugu gaur Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian eta goiza aparteko arazorik gabe joan da Elgoibarko eta Mendaroko hauteslekuetan. Momentuan, parte-hartze datuak behera egin du, hori bai, Legebiltzarrerako azkeneko hauteskundeekin alderatuz gero. Gauean, BARRENen kontsultatu ahal izango dituzue Elgoibarko eta Mendaroko datuak.

 Koronabirusaren pandemiagatik egoera ezohikoan egiten ari dira gaur hauteskundeak, eta horregatik, abstentzio handiagoa espero da gaurko, 2016ko hauteskundeekin alderatuz gero. Eta eguerdiko datuek joera hori erakusten dute. Izan ere, eta 12:00etako datuak kontuan hartuta, parte-hartzeak 1,26 egin du behera. Eguerdirako, botoa emateko aukera zuten herritarren %14,4k bozkatu dute. 2016ko hauteskundeetan, %15,4ko parte-hartzea zenbatu zen eguerdian. Hurrengo parte-hartze datua 17:00etarako iragarri dute. Elgoibarko eta Mendaroko hauteslekuetan ez da goizean aparteko arazorik izan. Hauteslekuak 20:00etan itxiko dituzte, eta emaitzak izan bezain laster, jakinaraziko dizkizuegu.

Segurtasun neurri guztiak hartu dituzte hauteslekuetan. Sartu aurretik, eskuak gelarekin garbitu behar dituzte boto emaileek eta maskara jantzita sartu behar dira aretora botoa ematera, lurrean dauden markei jarraituz. Hautesmahaian daudenei datuak eman, presidenteari Nortasun Agiria edo baliokidea erakutsi eta norberak sartu behar du botoa hautestontzian. 

2020 07 12 botoa ematen elgoibar aitagirre legebiltzarra barren

2020 07 12 Hauteskundeak boto ematen

2020 07 12 botoa ematen elgoibar kulturetxe legebiltzarra barren

2020 07 12 botoa ematen elgoibar kulturetxe kanpoa legebiltzarra barren

2020 07 12 botoa ematen gela elgoibar aitagirre barren