Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 06 22 loreak maskarak saldu kalegoen elgoibarLoreak taldeko emakumeek eginiko maskarak saltzeko postua ipini dute Kalegoen plazan.

Astelehenetan eta eguenetan jarriko dute postua, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Lau euroan salduko dituzte eurek egindako maskarak. 

Maroko, Pakistan eta Nikaraguako emakumeak biltzen ditu Loreak taldeak, eta astean behin elkartzen dira josteko. Joskintzaren bidez ahalduntzen diren emakumeak dira, beraien espazioa aurkitu dute joskintza tailerrean, eta barikuero lau orduz beraien bizipenak elkarbanatzen dituzte, oihal eta puntada artean. Koronabirusak eten zuen beraien asteroko elkartzea, baina ez ordea, euren jarduna. Covid19ari aurre egiteko zerbait egin nahi zuten, egiteko beharra zuten eta bakoitza bere etxean hasi zen maskarak josten. “Maskara sendagarriak” deitu diete, birusarengandik babestuko gaituzten maskarak direlako, baina aldi berean, hitz eta pentsamendu minberak sendagarri bihurtzen laguntzen dutelako. Komunitatean eskatu zuten materiala: Ternuak oihalak eman zizkien, eta Alfak, hariak.

 • 800 maskara inguru, kolektibo zaurgarrienentzako

Beraien josteko makinak erabiliz, maskara bilakatu zuten lehengaia, eta, Sartu-Zabaltzen kooperatibaren bitartez, maskarak kolektibo zaurgarrienei banatu zizkieten orain dela aste batzuk. Guztira 800 maskara inguru egin eta banatu zituztela azaldu dute. Maskarak egiteko material pixka bat gelditu zitzaien eta horrekin egindakoak dira oran plazan salgai jarri dituztenak. Lortzen dute dirua Loreak ekartearentzat izango da.  

∞Lotura duten albisteak:

2020 06 22 loreak maskarak saldu kalegoen elgoibar 1

2020 06 22 loreak maskarak saldu kalegoen elgoibar 2

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza