San Lazaroko langileei eskerrak emateko elkarretaratzea

Barren.eus 2020ko eka. 11a, 18:08

Elgoibarko pentsiodunek elkarretaratzea egingo dute astelehenean Maalan, San Lazaro egoitzako langileei eskerrak emateko.

Esker ona adieraziko diete azken hilabeteetan egoiliarrak zaintzeko erakutsi duten profesionaltasunagatik eta gizatasunagatik. Era berean, adinekoek eta pentsiodunek bizi duten egoera salatzeko baliatuko dute elkarretaratzea. Emakume pentsiodunen egoera gogora ekarri nahi dute, haietako asko miseriazko pentsioekin bizitzera behartuta daudelako. 19:00etan izango da ekitaldia.

∞Lotura duten albisteak: