Konfinamenduan hobera egin dute birziklapen datuek

Barren.eus 2020ko eka. 8a, 09:29

Debabarreneko Mankomunitateak eskualdeko hondakin bilketari buruzko datuak plazaratu ditu, eta nabarmendu dutenez, herritarrek gehiago birziklatu dute 2020ko apirilean 2019arekin alderatuta.

Hondakin organikoen bilketa, konpostagarriena, % 14an igo da Mankomunitateak zerbitzua ematen duen zortzi herrietan, eta birziklagarria ez den errefusarena % 5,37a murriztu da. Iosu Arraiz Mankomunitateako lehendakariak adierazi duenez, gaikako bilketaren tasa %56an mantendu da, eta datu positibo hori nagusiki herritarrek, konfinamendua gorabehera, hondakinak banatzen jarraitu dutelako lortu da.

Kaleko edukiontzietan bildutako bio-hondakinen kopurua 2019ko apirilean 345 tonakoa izatetik 2020ko apirilean 394 tonakoa izatera igaro da. Igoera horrek bildutako hondakin organikoak %14a igo direla esan nahi du. Aldiz, errefusa (birziklatzen ez dena) 2019ko apirilean 1.118 tona izatetik 2020ko apirilean 1.058 tona izatera igaro da, hau da, % 5,37ean jaitsi da.
 • Gehiago birziklatzearen onura ekonomikoak
Azpimarratu behar da tona organiko bakoitzeko Debabarrena mankomunitateak 136 euro ordaintzen dituela, eta errefusa tona bakoitzeko 181 euro. Ondorioz, gehiago birziklatzen bada, Debabarrenak gutxiago ordainduko dio eskualde gisa Hondakinen Partzuergoari, eta ematen duen zerbitzua hobetzera diru gehiago inbertitu ahal izango luke.
Konfinamenduaren eragina
Beira 204 tonatik (2019an) 142 tonara (2020an) murriztu da. Beherakada hori tabernak eta jatetxeak (beira-sortzaile handiak) bi hilabetez itxita egon direlako izan daiteke. Aldiz, ontzien hondakinak, edukiontzi horira botatzen direnak, 2019an 122 tona izatetik, 2020an 149 tona izatera igaro dira.
Paperari eta kartoiari dagokienez, kaleko edukiontzietan bildutako kopurua ia berdin mantendu da, baina sortzaile handien ekarpena (enpresak, supermerkatuak, etab.) nabarmen jaitsi da, 2019an 200 tona izatetik 147 tona izatera.
Eskualdeko herritarrek birziklatzearekin duten konpromisoa eskertudu Arraizek. "Ingurumenarekiko errespetua oinarrizko zutabea izan behar da etorkizuneko gizarteetan, eta hondakinen kudeaketa ona funtsezkoa da gure lurrean dauden gaien eta baliabideen kudeaketa jasangarria egiteko", esan du.

2020 06 08 birziklapena ingurumena debabarrena mankomunitatea
 • Ingurumenaren Nazioarteko Eguna
Ingurumenaren Nazioarteko Eguna izan zen ekainaren 5a, eta hondakinen kudeaketa arduratsuaren garrantziaz hausnarketa egitera gonbidatu zituen Mankomunitateak herritarrak. "Debabarrenak 427kg hondakin sortzen ditu urtean biztanleko, hau da, guztira urtean 31.000 tona hondakin baino gehiago. Behar bezala kudeatzen ez badira, lurra, ura eta airea kutsa dezakete. Egun, Debabarrenan sortutako hondakinen %54a birziklatzen da. Kontuan hartuta sortzen diren hondakinen % 10-12a soilik dela birziklaezina, eskualdeak hobetzeko tarte handia du oraindik".

 • Diru ekarpena Udalei
COVID-19k eragindako osasun-larrialdiko krisi larriaren aurrean, eta alarma-egoeran Udalek emandako euste-neurrien eragina minimizatzeko, Debabarreneko Mankomunitateak diru-ekarpena egingo die Udalei nahi dutenek 2. hiruhilekoko hondakinen bilketa tasa bonifikatzeko Covid 19ak eragindako ehun ekonomikoari.
Zerbitzu hori mankomunitateak berak ematen du, baina eskualdeko udalek kobratzen dute dagokion tasa, Eibarkoak izan ezik, Mankomunitatearen esku baitago tasaren kobrantza. Informazio osoagoa: debabarrena.eus

Udalerria

Diruzaintzako gerakina sortzearen %-a, udalerriaren arabera

Udalerriei  itzultzea:

MALLABIA             

3,46%

9.716,19 €

ERMUA                   

20,39%

57.223,23 €

EIBAR                   

35,64%

 100.000,00 €

SORALUZE              

4,80%  

13.466,50 €

ELGOIBAR                            

18,03%

50.604,10 €

MENDARO                             

2,62%

7.339,16 €

DEBA-ITZIAR                       

7,64%

21.445,12 €

MUTRIKU              

7,42%  

 20.817,15 €

 

100%     

 280.611,45 €