Mendaroko Udalak ere kontua du Facebook, Instagram eta Twitter sare sozialetan

Barren.eus 2020ko eka. 4a, 12:49

Mendaroko Udalak profilak sortu ditu Facebook, Instagram eta Twitter sare sozialetan, 'Mendaroko Udala' izenarekin.

 "Herritarrekin hitz egitearen eta gardentasunaren aldeko apustua da, eta, horren bidez, Mendaroko edozein herritarrek gure udalerrian gertatzen diren gertaera askoren berri izan ahal izango dute, baita udal gobernuaren ekintzen eta zerbitzu publikoko informazio erabilgarrien berri ere", azaldu du Iñaki Arregi alkateak. Facebook, Twitter eta Instagramen izango du kontua Udalak.

 • ‘MendaroBerri’ udal aldizkariaren ale berezia
Mendaroko Udalak “MendaroBerri” udal aldizkariaren ale berezia argitaratu du, non koronabirusaren inguruan Udalak hartutako neurriak batu dituzte. Alarma egoeran Udalak izan duen jarduera eta hartu dituen neurriak zeintzuk izan diren jakinaraztea du helburu aldizkariak, Udalak zehaztu duenez. Mendaroko etxe guztietan banatuko da ale bana eta eraikin publikoetan ere eskuragarri egongo da. Digitalki, www.mendaro.eus -en.

2020 06 04 mendaro udala instagramen