Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 06 02 Amiantoa olaizaga obrak eh bilduEH Bilduk uste du era honetako gai batek lanketa handiagoa eskatzen duela, eta ildo horretan, Olaizaga kiroldegi inguruko bizilagunekin Udala biltzeko eskaera erregistratu du, "udal agintariek behar besteko azalpenak eman ditzaten".

Elgoibarko EH Bilduk gogora ekarri du joan den astean jakin genuela Olaizaga kiroldegia handitzeko obretan amiantoa agertu zenaren berri. "Udalak web orrialdean jarri zuen prentsa oharraren bidez jakin genuen elgoibartarrok. Bertan esan zuen Udalak segurtasun neurri guztiekin erretiratu zutela agertutako amiantakoa eta, gainera, kopuru txikia agertu zela".

Gai honek Elgoibarren eta batez ere Olaizaga kiroldegiaren inguruko bizilagunen artean kezka eragin duela dio EH Bilduk. Gainera, era honetako gai batek "lanketa handiagoa" merezi duela uste dute. Hala, Olaizaga kiroldegi inguruko bizilagunekin Udala biltzeko eskaera erregistratu du EH Bilduk, udal agintariek behar besteko azalpenak eman ditzaten. "Gardentasunagatik, auzotarrek merezi duten errespetuagatik eta herritarrak lasaitzeko helburuarekin, Udalak ahalik eta epe motzenean bilera hori antolatu beharra dauka", adierazi dute.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza