Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 05 29 2018 02 15 pentsiodunen protesta plazan elgoibar duintasuna 3Jubilatu eta pentsiodunen elkarteak berriz ekingo dio pentsio duinak eskatzeko dinamikari, baina aurrenekoa "elkarretaratze sinbolikoa" izango dela zehaztu dute, segurtasun neurri guztiak hartuta egingo baitute.

Ekainaren 1etik aurrera elkarretaratzeetara itzuliko dira astelehenero Elgoibarko jubilatu eta pentsiodunen elkartekoak. Kalegoen plazan bilduko dira 19:00etan, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatzeko. Kontzentrazioa prebentzio eta segurtasun neurri guztiak errespetatuz egingo dela ohartarazi dute.

Elkarretaratzeetara bueltatzearekin batera, koronabirusagatik hil diren pertsonei eta horien senide eta gertukoei elkartasuna eta babesa adieraziko diete pentsiodunek. Era berean, kutsatutako pertsona guztiak zaintzeko eta artatzeko, batez ere adineko pertsonak, onena eman duten langile guztiak ere gogoan izango dituzte asteleheneko elkarretaratzean. "Koronabirusaren ondorioen larritasuna arintzen ari da, baita egoitzetan eta etxeko arretan ere. Baina horrek ez du esan nahi erne egon behar ez dugunik, ezta ikusitako akats larriei erreparatu behar ez diegunik ere. Foru Aldundiek eta patronalak egoitza pribatuetan eta itunduetan, -gaur egun, gehienak dira-, duten erantzukizunak eskatzen du sistema publiko unibertsal, doako eta kalitateko baterantz joatea, pribatizazioari atea ixteko", azaldu dute. 
 • Ordutegi mugatuei kritika
Sektore ahulenen artean osasun-segurtasuna garrantzitsua dela-eta, 70 urte baino gehiago dituztenei ordutegien bidez mugikortasuna "horren ordutegi estuan" mugatzea ez zaie neurri egokia iruditu jubilatu eta pentsiodunen elkarteko arduradunei. Hainbat jubilatuk maskarak erosteko dituzten zailtasun ekonomikoetan ere jarri nahi dute arreta. "Adineko pertsona eta pentsiodun askok, batez ere emakumeek, pentsio miserableak dituzte, eta zailtasun handiak dituzte maskarak ordaintzeko. Gizartearen gehiengoak maskarak erabiltzeko aukera izatea bermatu behar badugu, herritarren gehiengoak egunero eta modu seguruan erabiltzea nahi badugu, prebentzioa eta kutsatzea ekidin nahi badugu, maskarak doakoak izan behar dira", aldarrikatu dute.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza