Gazteen lokalak berriro zabaltzeko baimena eman du Udalak

Barren.eus 2020ko mai. 26a, 10:48

Udaltzaingoak kendu die zigilua gazte lokalei, nolanahi ere, alarma egoerak indarrean dirauen bitartean, arau jakin batzuk bete beharko dituzte.

Martxoaren erdialdean, koronabirusaren hedapena saihesteko asmoz, udal instalazioak eta bestelako espazio eta gune publiko eta pribatu ugari itxi zituen Udalak, horien artean herrian dauden gazteen lokalak edo txokoak. Horietara sarrera eragozteko zigilatu egin zituen Udaltzaingoak. Orain kendu diete zigilua eta gazteek berriro erabili ditzakete. Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, lokal horiek erabiltzen dituzten gazteekin harremanetan jarri dira bete beharreko arauak zeintzuk diren gogorarazteko.

Batetik, ordutegi bat bete beharko dute, honakoa:

  • Astelehenetik eguenera: 10:00-22:00
  • Barikuu, zapatu eta jai bezperetan: 10:00-23:00
  • Domeka eta jaiegunetan: 11:00-22:00

Bestetik, aforoa ere mugatu du Udalak eta gehienez 15 lagun egon ahalko dira une berean, betiere kopuru horrek lokalaren gehienezko aforoa ez badu gainditzen. Hona gainerako arauak:

  • Maskaren erabilera derrigorrezkoa da.
  • Eserita egon behar da eta bi metroko distantzia mantendu.
  • Adin txikioek beraiei dagozkien arauak bete behar dituzte.
  • Garbitasunerako eta desinfekziorako neurriak hartu behar dituzte.

Edozein zalantza izanez gero, gazteak Elgoibarko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailarekin harremanetan jar daitezke, hurrengo bide hauen bidez: