Dolua familian lantzeko hitzaldi sorta antolatu du Urbizixak

Barren.eus 2020ko mai. 26a, 10:13

Dolua eta galera konfinamendu garaian edo familiaren "normaltasuna" berrasmatzea izango dira Dolugunea familian egitasmoan landuko dituzten gaietako batzuk. Urbizixak antolatu ditu eta Zoom bidez emango dituzte.

"Maitasunez betetako zaintzarako gune bat da niretzako Urbizuxa Dolugunea Familian", azaldu du Inaki Arregi Urbizixa proiektuaren sustatzaileak. Eider Otxoa, dolu terapeuta eta Iñaki Arregi bera izango dira hizlariak. Zoom bidez emango dute, ekainaren 9an euskaraz, eta ekainaren 10ean, gazteleraz; 18:30etik 20:00etara. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da. Honakoa izango da hitzaldian parte hartzeko lotura: https://forms.gle/3r35Jnwq7WSXXB868

Izena emateko eta informazio osoagoa eskuratzeko telefonoa: 627 117 819

∞Lotura duten albisteak:

2020 05 26 kartela urbizixa dolua familian