Auto batek oinezko bat jo du Urazandin

Barren.eus 2020ko mai. 24a, 20:53

Zebrabidetik pasatzen ari zen adineko emakume bat jo auto batek, 20:00ak inguruan, Urazandi kalean.

Lekukoek jakinarazi dutenez, pasiara bat eman ostean etxerako bidean zihoan emakumea, eta zebrabidea pasatzen ari zela jo du autoak, dirudienez atzerarantz egiteko maniobra egiten ari zen unean. Emakumea, adinekoa eta makuluekin dabilena, lurrean etzanda gelditu da. Udaltzainak etorri dira gero eta anbulantzia ondoren. Larrialdi zerbitzuekoek egin dizkioten galderei erantzuteko moduan zegoen emakumea, eta esku-ohe batera igo ostean anbulantzian sartu dute.