Debabarrenako Mankomunitateak berriro ekin dio bolumen handiko hondakinen bilketa zerbitzuari

Barren.eus 2020ko mai. 18a, 10:57

Bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua bertan behera laga zuen Debabarreneko Mankomunitateak, joan den martxoaren 24an, koronabirusaren hedapena sahiesteko.

Gaurtik aurrera berriro ere martxan da zerbitzua. Astelehenero Mallabia, Ermua eta Eibarren, eta eguenero Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutrikun jasoko ditu Mankomunitateak bolumen handiko hondakinak. Mankomunitateko arduradunek gogora ekarri dute garrantzitsua dela egutegia errespetatzea eta ondorengo arauak eta jarraitu beharreko prozedura kontutan izatea:

  • Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen telefonora (943.700.799) deitu, trasteak lagako diren lekuaren berri emateko (deiak hartzeko ordutegia: 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik barikura.
  • Altzariak eta tresnak 20:30etik 21:30era bitarteko edukiontzi-punturik hurbilenean utzi behar dira.
  • Abisu bakoitzeko atera daitekeen maximoa: gela bat eguneko.

 

 Honako hondakinak jasoko dira:
Utzi daitezke:
– Altzariak eta tresnak (lastaira)
– Hozkailuak, garbigailuak, mikrouhinak
– Telebistak, bideoak, musika-ekipoak
– Ordenagailuak, inprimagailuak, faxak…

Ezin dira utzi
– Produktu toxikoak (pinturak, aerosolak)
– Inausketa eta lorezaintzako hondakinak
– Obra txikien hondakinak: komunak, azulejuak, hodiak, obra-hondakinak…

 • Behar izanez gero, Garbiguneen erabilera alternatiboa
Erabiltzaileek eskura dituzte eskualdeko garbiguneak bertan eramateko, beren udalerriko bilketa ez den beste edozein egunetan kendu behar badituzte.
Ordutegiak

  • Astelehenetik barikura, 09:04etik 12:56era eta 16:04etik 18:08era.
  • Larunbatetan, 09:04etik 12:56era.
  • Igande eta jaiegunetan itxita.

Helbideak
– Elgoibarren: Arriaga industrialdea