Probintzian zehar mugitu ahal izango da astelehenetik aurrera

Barren.eus 2020ko mai. 15a, 20:33
 
Astelehenetik aurrera probintzia osoan mugitu ahal izango da. Jaurlaritzak jakinarazi du dekretu bat argitaratuko duela bihar Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialean eta astelehenean sartuko dela indarrean.
 
Jaurlaritzak azaldu du koronabirusaren izurriaren bilakaerak erakusten duela positibo kopuruak behera egiten jarraitzen duela eta joera horrek erakusten duela unea dela mugikortasun arduratsua berreskuratzeko. Astelehena bitartean, herritarroek bizilekua duten udalerrira eta ondokora mugatuta daukagu mugitzea. Ondoko herria beste probintzia baten dutenek berdin jarraitu ahal izango dute. Era berean, kirola egiteko ere, probintzia izango da muga fisikoa astelehenetik aurrera.