Mezarik eta hiletarik ez ematea erabaki du San Bartolome parrokiak bigarren fasean sartu arte

Barren.eus 2020ko mai. 11a, 16:36

San Bartolome parrokiako liturgian parte hartzen duten pertsona gehienak arrisku-taldekoak direla eta, mezarik eta hileta zeremoniarik ez egitea erabaki dute.

Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako elizek ateak ireki dituzte berriro gaur. Izan ere, konfinamendua arintzeko lehenengo fasean baimenduta daude mezak, beilak eta hileta zeremonia erlijiosoak zein zibilak, honako neurri hauek betez gero: Hamabost lagun elkartu daitezke gehienez leku irekietan, eta hamar itxietan, osasun neurriak eta bi metroko tartea errespetatu beharko dira. Gurtza zentroetara joan ahalko da, baina edukiera %30era murriztuko da. 

San Bartolome parrokiak, baina, zuhurtziaz jokatzea erabaki du, liturgian parte hartzen duten pertsona gehienak arrisku-taldekoak direlako, eta deseskalatzearen bigarren fasean sartu harte meza eta hileta zeremoniarik ez egitea erabaki dute. Horien berriro martxan jartzearen inguruko xehetasunak garaiz iragarriko dituztela gaineratu dute.
Era berean, Magdalena elizak itxita jarraituko du.