Presape itxi du gaur Mendaroko Udalak, egunotako jende pilaketengatik

Barren.eus 2020ko mai. 11a, 13:22

Presape izenez ezagutzen den lekua itxi egin du Mendaroko Udalak gaur.

Konfinamenduaren arintzea hasi zenetik gaur arte, jendea pilatu izan da inguru horretan, eta jende pilaketa horiek saihesteko zinta zuri-gorriz inguratu dute gaur goizean. Momentuz ez dute beste ingururik itxi, baina Iñaki Arregi alkateak ohartarazi du ikusiko balute beste lekuren baten ere egunotan Presapen ikusi diren irudiak errepikatzeko arriskua dagoela, itxi egin beharko luketela.