"Egoera berean jarraitzen dugun arren, deseskalatze faseek aurrera darraite, herritarren mugimendu askatasuna zabalduz pixkanaka. Hori dela eta, lehengo puntuak berriro ere martxan jarriko dira banaketa aurrera eramateko", adierazi du Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak. COVID-19 gaixotasunak sortutako egoeraren aurrean, birziklapen datuek gora egin dutela jakinarazi zuen aurreko astean Mankomunitateak, eta poltsa konpostagarrien banaketa kopuruak ere gora egin du. Herritarrei dei egiten diete poltsa konpostagarriak "egoki eta zentzuz" erabiltzeko, ingurumenarekin konpromisoa mantenduz. Era berean, saltokiek azken hilabetean erakutsi duten jokaera arduratsua nabarmendu dute Mankomunitateko arduradunek. "Horri esker, biztanleen segurtasuna eta osasuna bermatu eta egunerokotasuna errazagoa izatea lortu da", zehaztu dute.
Honako puntu hauetan egongo dira eskuragarri organikorako zabor poltsak maiatzaren 11tik aurrera:
MENDARO
- Kilimon Etorbidea, 7 (Anbulategia).
ELGOIBAR
- San Roke (Polikiroldegia)
- San Frantzisko Kalea (King Kong)