Lapurreta egin dute Gabi jatetxean

Barren.eus 2020ko mai. 7a, 13:03

Martitzen gauean sartu ziren lapurrak Kalebarren plazan dagoen Gabi jatetxean.

 

Ostalariak denaren beharrean daude egunotan, koronabirusak eragindako osasun eta ekonomia krisiaren eraginak gogorren astintzen ari den sektoreetako bat baita. Taberna eta jatetxeak itxita daude alarma egoera ezarri zenetik. Bada, Gabi jatetxean lapur bat izan da ia bi hilabete ondoren barruan sartu den lehen pertsona. Jatetxeko ugazabak jakinarazitakoaren arabera, makina txanponjaleko dirua eta eskupekoena lapurtu dizkiete. Momentuz horiek dira faltan igarri dituztenak. Udaltzaingotik adierazi dutenez, Ertzaintza ari da ikertzen lapurreta salaketa.