Berriro ere Olaizaga kiroldegian egingo dituzte odol ateratzeak barikuan

Barren.eus 2020ko mai. 6a, 13:32

Azkeneko aldian egin zuten moduan, oraingoan ere Olaizaga kiroldegian egingo ditu odol ateratzeak Elgoibarko Odol Emaileen Elkarteak.

Ohiko lokalak babes neurriak hartzeko baldintzak betetzen ez zituenez, Udalari lokal handiagoa eskatu zioten arduradunek eta Olaizaga kiroldegia laga zieten. Hala, kiroldegiko kantxa erabili zuten apirilaren 17an egin zuten odol ateratze saioan. 40 lagunek eman zuten odola orduan, hori zelako Gipuzkoako Odol Emailen Elkarteak ezarri zieten gehiengoa, eta jende gehiago ere azaldu zen odola emateko prest. 

Bariku honetan, maiatzaren 8an, 18:30etik 20:30era, egingo duten odol ateratzerako aurrez izena eman beharko da, aurrekoan egin zuten moduan, 623 328 408 telefono zenbakira deituta.