Oinezkoen gunean sartu eta terraza bat jo du auto batek

Barren.eus 2015ko ira. 2a, 15:18

Herriko Antzoki aurreko oinezkoen gunean sartu da auto bat eta bidean aurkitutakoak jo ditu: Lanbroa tabernako terrazan zeuden mahai eta aulkiak lehenengo, farola bat gero eta jarleku bat azkenik. 16:00ak inguruan gertatu da istripua.

Minutu batzuk lehenago gazte batzuk zeuden Lanbroako terrazan, baina autoak terraza jo duen unean ez zegoela inor azaldu dute. Terrazako aulki eta mahai artetik igaro da Mercedes etxeko autoa eta Herriko Antzokiko farola jo du lehenek. Ia etzanda laga duen arren, ezkerrera egin du gero eta Herriko Antzoki pareko egurrezko eserlekuak geldiarazi du autoa. Bere lekutik atera du eserlekua.

Adineko gizonezko batek gidatzen zuen autoa. Udaltzainak alkoholik edan duen egiaztatzen aritu dira. Lekukoek jakinarazi dutenez, Lanbroa tabernaren parean aparkatuta zegoen autoa.

2015 09 02 istripua herrikoantzokiah2

2015 09 02 istripua herrikoantzokia