KZguneak Interneten trebatzeko eskolak emango ditu maiatzean, gaur hasita

Barren.eus 2020ko mai. 5a, 13:11

 

Egoera honetan Internet ezinbesteko tresna bihurtu da lanerako zein etxekoekin edo ingurukoekin komunikatzeko eta horren jakitun hainbat hitzaldi emango ditu KZguneak, maiatzean, on-line. Zortzi hitzaldi izango dira eta gai ezberdinen inguruan trebatzeko aukera izango da. Gaur hasi dira, eta KZguneak Youtuben duen kanalaren bidez ari dira ematen. Astean bi egunetan emango dituzte hitzaldiok, goizez zein arratsaldez, eta euskaraz eta gaztelaniaz. Hitzaldiok jarraitzeko nahikoa da Youtubeko kanalean sartzea, ez baita aurrez izenik eman beharrik izango. 
 
Hona hemen hitzaldien zerrenda eta egutegi zein ordutegiak.
 
  • Maiatzak 5, 11:00-13:00 / Gaztelania:  Murgildu zaitez errealitate birtual eta areagotuan
  • Maiatzak 7, 18:00-20:00 / Gaztelania:  Erosi etxetik irten gabe
  • Maiatzak 12, 18:00-20:00 / Gaztelania:  Heziketa eta segurtasuna Interneten
  • Maiatzak 14, 11:00-13:00 / Gaztelania:  Zure ordenagailua birus eta bestelako mehatxuetatik babestu
  • Maiatzak 19, 11:00-13:00 / Euskara:  Ezagutu 3D inprimatzeak dituen aukerak
  • Maiatzak 21, 18:00-20:00 / Gaztelania:  Gauzen Interneta
  • Maiatzak 26, 18:00-20:00 / Gaztelania: Android sekreturik gabe
  • Maiatzak 28, 11:00-13:00 / Gaztelania:  Zure Smartphonea prest izan
Era berean jakinarazi dute KZguneak martxan duela oraindik zalantza teknologikoak argitzeko zerbitzua. Zalantzarik izanez gero, honako bide hauek erabil daitezke KZgunekoekin harremanetan jartzeko: