Gurutze Gorriak laguntza emango die adineko pertsonei eta ezinduei konfinamenduko irteeretan

Barren.eus 2020ko mai. 4a, 09:22

Familiaren laguntza sarerik ez duten adinekoen edo desgaitasunen bat duten pertsonen paseoak errazteko laguntza zerbitzua jarri du martxan Gurutze Gorriak, gaurtik aurrera.

Mugikortasun urria duten pertsonek, bakarrik irteteko beldur direnek edo bestelako patologiak dituztenek, eta familia laguntzako sarerik ez dutenek, Gurutze Gorriaren zerbitzu honetara jo dezakete. Era berean, beste probintzia batean bizi diren eta lagundu ezin dieten senideak dituzten pertsonek ere erabili dezakete zerbitzu hau.

  • Interesa dutenek edo haien senideek 945-222 222 telefonora deitu beharko dute, Gurutze Gorriko boluntario baten laguntza eskatzeko.

Euskadiko Gurutze Gorriaren boluntarioek emango dute laguntza zerbitzua egunka banatu dute.

  • Adinekoekin, martitzenetan, eguenetan eta zapatuetan irtengo dira paseatzera.
  • Desgaitasunen bat duten pertsonekin astelehenetan, eguaztenetan eta barikuetan.

Zerbitzu hori eskatzen dutenek neurri egokiak hartu beharko dituzte ibilaldi horiek egin ahal izateko, eta horietan maskarak eta eskularruak eraman beharko dituzte. Era berean, Gurutze Gorriko boluntarioek ere babes neurri guztiak hartu beharko dituzte.