Lanera itzulera samurtu du Mauxitxak

Barren.eus 2015ko ira. 1a, 09:26

Duela 40 urte inguru hasitako ohiturari eutsiz, Mauxitxa txarangako kideak kalejiran irten dira beste behin ere irailaren 1ean. 7:00etan puntuan hasi dute 'Lanaren' diana. (argazkiak dauzka)

Lanera bueltatzeko eguna da askorentzat irailaren 1a, egun seinalatua. Are gehiago Elgoibarren, amaitu berri diren sanbartolome festen oihartzuna guztiz apaltzeke dagoela iristen baita iraileko lehen eguna. Mauxitxa txarangako kideak lanera itzulera hori samurragoa egiteko ahaleginean irten dira kalejiran, eta ohi duten legez ez zaie jarraitzailerik falta izan. Umore onean egin diote ongietorria egunari.

2015 09 01 mauxitxa diana

2015 09 01 mauxitxa dianah1

2015 09 01 mauxitxa dianah2

2015 09 01 mauxitxa diana 1

2015 09 01 mauxitxa diana plazan

2015 09 01 mauxitxa diana makurtuta

2015 09 01 mauxitxa dianav1