IMHn egindako maskara babesleak ailegatu dira herriko dendarienganaino

Barren.eus 2020ko api. 30a, 12:39

Hiru dimentsiotako inprimaketa teknologiak erabiliz egin dituzte IMHn hainbat babes pantaila, Elgoibarko denda-merkataritza guneetako merkatariak babesteko.

 IMH Fabrikazioaren Zentro Aurreratuan 80 bat babes pantaila egin dituzte herriko merkatarientzako, 3D inprimagailuak erabilita. Aste hasieran eman zizkioten pantailak Txankakuako presidente Sonia Gomezei eta honek banatu ditu merkatarien artean.
Gizartearen ongizatearen alde laguntzen jarraitzeaz harro daudela esan dute IMHtik. "Berriz ere, 3D inprimaketak 4.0 industriaren zutabe teknologiko gisa duen gaitasuna erakusten digu, arlo horretan prestatutako profesionalen beharra sortuz. Zorionak IMHko talde osoari, ekimena aurrera ateratzeko egindako ahaleginagatik", adierazi dute. Manufaktura-metodoaren bidez, Multi Jet Fusión (HP) enpresak pieza horiek gehikuntza bidez fabrikatu ahal izan ditu agente anitzeko inprimaketa-prozesu baten bidez.

2020 04 30 babes maskara txankakua imh arraindegia elgoibar