Bi egun positibo berririk gabe Elgoibarren

Barren.eus 2020ko api. 28a, 15:18

Debabarrenean koronabirus kasu positibo bakarra atzeman zuten atzo, Ermuan. Herenegun ere kasu bakarra atzeman zuten eskualdean, Mutrikun.

Apirilaren 25etik hona ez da COVID-19 gaitzak kutsatutako gaixo berririk agertu Elgoibarren. Eta Mendaron ere ez da kasu berririk atzeman azken egunetan.

Debabarrenean 429 dira orain arte metatutako positiboak. Debagoienean, bigarren egunez jarraian, ez dago positibo berririk, eta 370ean mantentzen da egiaztatuko COVID-19 kasuen kopurua. Honenbestez, Deba bailaran 799 dira atzemandako positibo kasuak. Hego Euskal Herrian aldiz, positiboek nabarmen egin dute gora. 529 dira azken orduetan atzemandako kasu berriak, aurreko egunean 130 izan ziren. Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, COVID-19 gaitzak jota hil direnak hamalau izan ziren atzo, EAEn. Nafarroan ez da koronabirusak eragindako heriotzarik egon. Guztira, Hego Euskal Herrian 1.687 pertsona zendu dira orain artean, koronabirusaren eraginez. Era berean, atzo EAEn 6.097 test egin zituzten: 2.298 PCR proba eta 3.799 test azkar.

Debabarrenan, herriz herri, metatutako positiboak:

  • Eibar 199
  • Ermua 158
  • Elgoibar 38
  • Mutriku 11
  • Soraluze 11
  • Deba 7
  • Mendaro 3
  • Mallabia 2
  • DEBABARRENA: 429

Ospitaleratuak atzo baino bat gehiago dira gaur, izan ere nahiz eta Eibareko Ospitalean atzo baino lagun bat gutxiago dagoen ingresatuta, Mendaro Ospitalean atzo baino bi lagun gehiago daude.