Zer egiten ari dira umeak etxean konfinamendua arintzeko?

Barren.eus 2020ko api. 25a, 13:30

BARRENen bideo bat egin nahian ari gara adingabeen egoeraz. Animatuko zinatekete bideo batean kontatzera zer ari zareten egiten etxean konfinamendua arintzeko? Nola hartu duzue domekatik aurrera kalera irteteko baimenaren kontua?

Argazkiak edota minutu azpiko bideoak behar ditugu. (Bideoak, ahal dela, horizontalean grabatu). Umea bera nahiz familia agertu ahal da argazkian edo bideoan.

BARRENeko telefono zenbakiko Whatsapp-era bidali bideoak eta argazkiak: 688 634 044