Noraino irten daitezke umeak?

Barren.eus 2020ko api. 24a, 12:40

Umeek kalera irten ahal izango dute domekatik aurrera, baina zenbait baldintza betez. Ordubeteko denbora tartea ez ezik, eremua ere mugatua izango dute, etxetik kilometro baten bueltan mugitzeko aukera izango baitute umeek. Gaindegiak mapa interaktibo bat prestatu du, norberaren bizilekutik noraino irteteko aukera dagoen zehatz-mehatz ikusteko.

Familiek noraino irten ahal diren jakin dezakete Gaindegiak prestatu duen mapa interaktiboari esker. Mapan herria aukeratu behar da aurrena, eta norbere etxean klik eginda, handik haurrekin noraino joan daitekeen eremua zehazten du mapak.

Espainiako Gobernua irizpideen arabera, egunean behin irten ahal izango dira kalera haurrak, kilometro baten bueltan eta ordubetez, 09:00etatik 21:00etara aritu ahal izango dira. Betiere, heldu batek lagunduta. Gainera, etxetik jolasak eraman ahal izango dituzte kalera. Hala ere, ezin izango dituzte jolas-parkeak erabili, besteak beste itxita daudelako-. Bestalde, sukarra edo sintomarik duten haurrak, ezingo direla kalera irten.