Koronabirus kasu berririk ez dute atzeman Debabarrena eskualdean

Barren.eus 2020ko api. 20a, 17:45

Murrizten ari da kasu berrien kopurua Debabarrenean. Apirilaren 18an hiru koronabirus kasu berri atzeman zituzten, eta atzo, apirilaren 19an, bakar bat ere ez.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur goizean emandako datuen arabera, atzo, apirilaren 19an, ez zuten koronabirus kasu bakar bat ere atzeman Debabarrenean. Orain arteko positibo metatuen kopurua 408koa da gure eskualdean. Elgoibarren 36 kasu atzeman dituzte orain artean; eta, Mendaron hiru. Hori bai, bihartik aurrera, Jaurlaritzak probak kontabilizatzeko modua aldatuko du, Osasun Ministerioaren eskakizunei erantzunez. Orain arte, eskaintzen zuten kasu positiboen kopurua PCR eta test azkarren baturaren emaitza zen. Hemendik aurrera, bereizita emango dituzte. Euskadin, guztira, 12.628 pertsona konfirmatu dira koronabirusarekin, 1.081 hildako eta 7.124 berreskuratu edo alta emanda

Hona Debabarreneko herriz herriko positiboen datuak: [Osakidetzak egunero ematen du kutsatutakoen (positiboen) kopurua herrika; galdetu arren herri bakoitzeko hildakoen eta egindako test kopuruaren inguruan ez du informaziorik ematen.]

  • Eibar 188
  • Ermua 154
  • Elgoibar 36
  • Mutriku 10
  • Soraluze 10
  • Deba 6
  • Mendaro 3
  • Mallabia 1
  • DEBABARRENA 408

Ospitalei dagokionez, 62 lagun daude Covid-19arekin ingresatuta, 51 Eibarko ospitalean, eta 11 lagun Mendaro Ospitalean.

2020 04 20 Grafikoa apirilak19 etakitto