Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 04 19 joseba arrizabalaga elgoibar udala zinegotzia hil argazkia2518

Joseba Arrizabalaga Mendikute hil da, 43 urte zituela. Bi legegintzaldiz izan zen Arrizabalaga Elgoibarko Udaleko zinegotzi, eta egun, Sigma Probaleku Herri Kirol Elkarteko sustatzaileetako bat ere bazen.

 

Joseba Arrizabalagak 2011n hartu zuen estrainekoz zinegotzi kargua, Alfredo Etxeberria alkate zela, eta legegintzaldi haren ondoren, berriz aukeratu zuen EAJk zerrendarako. Landa eremuko ardurak bete zituen bai Etxeberriaren agintaldian eta baita Ane Beitia egungo alkatearen lehenengo legegintzaldian ere. Era berean, Sallobente-Ermuaranbide auzoko alkate ere izan zen. 2008an hartu zuen alkate kargua. Udalean Landa Inguruko Sailaren ardura izan zuen garaian, beste kargu eta ardura batzuk ere bete zituen. Habitat Batzordeko kidea izan zen, esate baterako, eta Debabarrena eskualdeko Mankomunitatean eta Badesan ere bera izan zen Elgoibarko ordezkaria. Era berean, Udal Kirol Patronatuko kide ere izan zen, bai eta San Lazaro Zaharren Egoitzako Batzordekoa ere.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza