Alarma egoera luzatzeko eta hilaren 27tik 12 urtez azpikoei kalera irteten lagatzeko eskatuko dio Sanchezek Kongresuari

Barren.eus 2020ko api. 18a, 20:29

 

Haurrak kalera irteteko baimenaren inguruko zehaztapenak datorren astean emango dituzte, baina zientzia batzordearen gomendioak jarraituz egingo dutela nabarmendu du Espainiako Gobernuko presidenteak. "Oraingoz, zientzia batzordeak esan digu adingabeak kalera irteteak ez duela aparteko arriskurik", esan du kazetariek egindako galderei erantzunez. "Lorpenak oraindik ahulak dira", esan du Sanchezek, eta "deskalatzea" hasteko infekzioak jaitsi, testak zabaldu eta lantokietan eta ikastetxeetan prebentzio neurriak ezarri behar direla azpimarratu du. Konfinamendua kentzearen inguruan, nabarmendu du deskalatzea "asimetrikoa" izango dela. Hau da, ez dela modu berean egingo Espainiako estatuko autonomia erkidego guztietan eta konfiantza eta pazientzia eskatu dizkie herritarrei. Horren harira esan du normaltasunera itzulera ere "motel" emango dela. Datuak ere eman ditu: Espainiako estatuan 91.726 pertsona kutsatu dira COVID-19 birusaz eta 74.662 sendatu dira. Azken 24 orduetan, berriz,  565 pertsona hil dira. Pandemiaren ondorioz 157.000 pertsona baino gehiago hil dira munduan eta 2,2 milioi kutsatu dira, Johns Hopkins Unibertsitatearen arabera.