Balkoietatik 'Xalbadorren Heriotzean' kantatzera deitu dute, gaur hil den Oier Etxanizen omenez

Barren.eus 2020ko api. 17a, 20:43

Oier Etxaniz Beneitez elgoibartarra hil da gaur, gaixotasun baten ondorioz. Udal Musika Bandako eta Mauxitxa Txarangako kidea zen, eta haren omenez, balkoietatik Xalbadorren Heriotzean kanta abestera deitu dute bi taldeek eta bere lagunek biharko. 19:00etan izango da. 

2020 04 17 2019 01 18 oier etxaniz aspanogi Diario Vasco michelenaMinbiziaren ondorioz hil da gaur Oier Etxaniz elgoibartarrak. Iaz hain zuzen ere haur minbizidunei buruzko 'Itsasoan barrena' liburua argitaratu zuen Aspanogi elkartearekin. Informatikaria zen, eta azken urteetan bolondres lanetan aritu zen Aspanogin minbizidun haurrak entretenitzen. EHUko ikertzailea zen,  eta minbizia ikertzen ari zen hainbat onkologorekin elkarlanean. Doktoregoa egiten ari zen bioinformatikan, eta bere tesia irailean aurkeztekoa zuen. Maialen Lujanbio bertsolariak ere liburu hori gai hartuta hiru bertso eskaini zizkion Etxanizi, Gabonetako bertso jaialdian.

Konferentzia eta kurtso zientifikoak antolatzen dituen Python San Sebastian elkarteko presidentea izan da 2014tik. Tartean, mibiziaren aurkako ikerketak sustatzeko maratoi bat antolatu zuen. Haren gertukoek esan dutenez mutil ekintzailea zen:"Beti zeukan ideia berriren bat buruan eta hiru-lau proiektu eskuartean". Alaia zela diote lagunek, eta gaixorik egon den urteetan ere ez duela sekula umorerik galdu. Beti laguntzeko prest, eta beti ekinean zegoen. Duela gutxi, Elgoibarko kultur ekitaldi guztien berri emateko atari bat sortu zuen eta han biltzen zuen Elgoibarko kultur agenda guztia (elgoibarkultura.hatza.eus)

Musika zuen zaletasun, eta saxofoia jotzen zuen Udal Musika Bandan eta Mauxitxa txarangan. Balkoietatik Xalbadorren Heriotzean abestia kantatzera deitu dute biharko bi taldeek, eta bere lagunek biharko. Musikariak instrumentuak hartuta irtengo dira balkoietara, eta herritarrei dei egin diete eurekin batera kantatzera animatzeko. 19:00etan izango da. 

 2020 04 17 Oier ETxaniz